Euskarazko Nabigatzailea

2012/11/07

Euskara buruan eta ibili mendian!!!!





Bada ia urtebete Asparrenen Atxipi Mendi Taldea jaio zela. Tarte txiki honetan mendi ateratze batzuk , batez ere, antolatu ditugu eta jendearen erantzuna oso baikortzat jo behar dugu , izan ere, irteeratik irteerara naturaz gozatzeko gure deialdi hauetara gero eta pertsona gehiago etorri dira. Hemendik eskerrik asko!!





Asparrengo Mendi Taldeari , inguruan daukagun Atxipi mendiaren omenez izena jarri genion. Mendixka honen ezaugarriak gure asmoetako adierazleak izan zitezkeela pentsatzen baikenuen, hau da, gertutasuna eta apaltasuna. Altzaniako menditxo hau Asparrenako bailarako edozein tokitik ikus daiteke eta gainera, goizeko ateraldi arrunt batean gure haurrekin batera gailurrera hel gaitezkeelako (952 m ). Horretara gure lehenengo irteeran zuzendu ginen eta horra urteroko ekitaldi egutegiari itxiera emateko prestu abiatuko gara, gure  talde gazte honen ohitura  bakarra.


Taldearen helburu nagusia oso xumea da :

Mendizaletasuna, naturarekiko begirunea eta Euskaraz bizi ahal izatea uztartuz, herriko haur zein gazteek eskolaz kanpoko beste ekintzetan ere giro osasuntsuan euskaraz bizitzeko modua izan dezaten .


Araiako guraso batzuk Atxipi Mendi Taldea sortu genuenean ingurugiroari zor diogun adeitasuna ahaztu gabe, gure umeek inguruko mendiak ezagutzea nahi genuen, baina jakina, Euskaraz egiten eta bizi izaten. Horrela, Euskara buruan ta ibili mendian !!! gure leloa izan daiteke. Horretarako,  irteerak, ikastaroak, hitzaldiak ... antolatuko ditugu eta berehala federatzeko aukera ere eskainiko dugu.

Hona hemen gure bloga, hau guztiaren berri emateko eta gurekin harremanetan sartzeko beste tresna bat,
http://atxipi.blogspot.com.es/ edo zuzenean zer edo zer komentatzeko atxipimenditaldea@gmail.com.

Ondo izan.

2 comentarios:

  1. AUPA DENOI, BA AHAL DAGO HURRENGO URTERAKO FEDERATZEKO AUKERA?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. BAI,

      Aste pare batera edo dena prest eta blog honetan eskuragari izatea espero dugu.

      Ondo izan

      Eliminar

Aupa ,

Eskerrik asko zure hitzengatik, aukera dugunean erantzungo dizugu.