Bada ia
urtebete Asparrenen Atxipi Mendi Taldea jaio zela. Tarte txiki honetan mendi
ateratze batzuk , batez ere, antolatu ditugu eta jendearen erantzuna oso
baikortzat jo behar dugu , izan ere, irteeratik irteerara naturaz gozatzeko
gure deialdi hauetara gero eta pertsona gehiago etorri dira. Hemendik eskerrik
asko!!
Asparrengo
Mendi Taldeari , inguruan daukagun Atxipi mendiaren omenez
izena jarri genion. Mendixka honen ezaugarriak gure asmoetako adierazleak izan
zitezkeela pentsatzen baikenuen, hau da, gertutasuna eta apaltasuna.
Altzaniako menditxo hau Asparrenako bailarako edozein tokitik ikus daiteke eta
gainera, goizeko ateraldi arrunt batean gure haurrekin batera gailurrera hel
gaitezkeelako (952 m ). Horretara gure lehenengo irteeran zuzendu ginen eta
horra urteroko ekitaldi egutegiari itxiera emateko prestu abiatuko gara, gure talde gazte honen ohitura bakarra.
Taldearen
helburu nagusia oso xumea da :
Mendizaletasuna,
naturarekiko begirunea eta Euskaraz bizi ahal izatea uztartuz, herriko haur
zein gazteek eskolaz kanpoko beste ekintzetan ere giro osasuntsuan euskaraz
bizitzeko modua izan dezaten .
Araiako
guraso batzuk Atxipi Mendi Taldea sortu genuenean ingurugiroari zor diogun
adeitasuna ahaztu gabe, gure umeek inguruko mendiak ezagutzea nahi genuen,
baina jakina, Euskaraz egiten eta bizi izaten. Horrela, Euskara buruan ta
ibili mendian !!! gure leloa izan daiteke. Horretarako, irteerak, ikastaroak, hitzaldiak ... antolatuko
ditugu eta berehala federatzeko aukera ere eskainiko dugu.
Hona hemen
gure bloga, hau guztiaren berri emateko eta gurekin harremanetan sartzeko beste
tresna bat,
Ondo izan.
AUPA DENOI, BA AHAL DAGO HURRENGO URTERAKO FEDERATZEKO AUKERA?
ResponderEliminarBAI,
EliminarAste pare batera edo dena prest eta blog honetan eskuragari izatea espero dugu.
Ondo izan