Euskarazko Nabigatzailea

2021/12/26

 

Kaixo Atxipizaleok

Ohar honen bidez azaldu nahi dizuegu aurtengo Junta Berriak federazioa eta kuotaren inguruan erabaki duena:

Aurtengo kuota 10 eurokoa izango da eta Korrika urtea denez, kilometro erdia erostekotan, momentua ailegatzen denean, 6 euro gehiago ordainduko  dugu . Betiko moduan, nagusiok ordaintzen dugu kuota eta ez haurrek.

Iaz, pandemia urtea izan zenez eta ekintzak bertan behara utzi behar izan genituenez, oso familia gutxik ordaindu zuten kuota beraz, hemendik aurrera hau ez gertatzea nahiko genuke.

Uste dugu guztiok ordaindu beharko genukela oso kuota sinbolikoa delako eta, askotan, egiten ditugun ekintzatan diru pixka batekin kontatzea ezinbestekoa delako. Beraz, konpromizu hau eskatu nahiko genizueke.

Ordaintzeko modua betikoa izango litzateke, hau da, Atxipiko kontuan sartzea edota Juntan dagoen pertsonei eskura ematea.

Atxipiko kontu korronteko zenbakia hau da:

ES69  2095  3234  17  1094723060

Izena jarri kontzeptuan kontrola eramateko

Federazazioa dela eta, segituan prezioak pasako dizkizuegu interesatuta bazaudete. Esan, federazioaren tramitea egiteagatik 10 euro ordainduko diogula Atxipiri. Federazioarena +10 euro.

Beno koadrilla, besterik gabe,

 Euskaraz bizi, euskaraz maitatu ,gozatu eta zoriontsuak izan.

Rakel, Idoia eta Bea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Aupa ,

Eskerrik asko zure hitzengatik, aukera dugunean erantzungo dizugu.