Euskarazko Nabigatzailea

2013/02/26

ERRAUSKETARI EZ!!! (I)

2013ko joan zen urtarrilaren 16an, Nafarroako Gobernuak Olatzagutiko FCC-ren zementu fabrikak eskatutako UPrS-a (Udalaz gaindiko Proiektu Sektoriala) onartu zuen.

Kasu hau, orain arte aurrekaririk ez duen udal autonomiaren aurkako erasoa da eta udal-eskuduntzen usurpatze honek osasun publikoan ondorio larriak izango ditu, zementu-fabrikako labeetan erretzea oinarri duen hondakinak kudeatzeko jarduera baimentzea ahalbideratzen duelako. Azken finean, ingurumena eta gizakion osasuna zorrotzago zaintzen duten udal araudien gainetik igarotzen da.

Horrela, proiektu bat inposatu ahal izateko muturreraino iritsi behar izan dute, udalari bere herritarren osasunaren eta bizimodu duinaren alde egiteko ahalmena bera ere kenduz.

ATXIPI MENDI TALDEAK , martxoaren 16an, larunbatean, Altsasun “No a la imposición de la incineración en Portland. Herritarron hitza errespetatu” lelopean egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu.




INCINERACIÓN = CANCER (Instituto de la Salud Carlos III)



El Instituto de Salud Carlos III de Madrid ha publicado en la revista especializada Environment International un estudio que evidencia la relación entre cáncer e incineradoras, determinando que existen riesgos significativos de desarrollar tumores malignos principalmente de estómago, pulmón, pleura, riñón y ovario.
Han estudiado 8.098 poblaciones entre 1997 y 2006 y 129 instalaciones que solo en 2007 liberaron 525.428 toneladas de sustancias tóxicas al aire y 4.984 toneladas al agua.
Han detectado potentes emisiones de los siguientes carcinógenos: dioxinas, arsénico, cromo, benceno, hidrocarburos aromáticos policíclicos, cadmio, plomo, tetracloroetileno, hexaclorobenceno, níquel y naftaleno.
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130102/380522/es/Un-estudio-evidencia-relacion-entre-cancer-incineradoras

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Aupa ,

Eskerrik asko zure hitzengatik, aukera dugunean erantzungo dizugu.