Euskarazko Nabigatzailea

2013/02/09

2013ko gure egutegia eta GURE AGENDA


Hona hemen aurten aurreikusten ditugun irteerak eta horien arduradunak:




- URTARRILAK 20, KUKUMA-ARRAZPIKO HARROBIRA (Aitor)
- OTSAILAK 17, SAN MIGELERA (Amado)
- MARTXOAK 17, ZIRAUNTZA ITURBURURA (Josu)
- APIRILAK 21, ANDOINGO URJAUZIRA (Aitor)
- MAIATZAK 5,  SAN ADRIANERA (Haritz)
- MAIATZAK 19, ARALARRERA- AZTIKO KOBAZULORA (Tximist)
- EKAINAK 1, ESKALADA IKASTAROA (Andoni)
- EKAINAK 22, ATXIPIRA+BAZKARIA+GAMUSINOEN BILA
- UZTAILAK 14, LEGAIRERA (Amaia eta Itziar)
- IRAILAK 15, ZUHATZA IRLARA ASTEBUKAERA PASA (Saioa eta Esti)
- URRIAK 20, EGILAZERA BIZIKLETAN
- AZAROAK 17, MARI SORO-GUANORA (Joseba)
- ABENDUAK 15, LEZERA






Hala ere, eguneko irteera egiten eguraldiak ez badigu uzten, ekarri jostailutxo bat beste  umeekin partekatzeko eta jolasteko eta   gure lokalean elkartuko gara, Araiako gaztetxe ondoko egoitzan hain zuzen ere.




Horretaz aparte, blogeko ezkerrealdeko witget berria sortu dugu GURE AGENDA izenekoa. Bertan hurrengo ekintzak edota  taldeak babesten dituen ekimenak agertzen joango dira. Horrela,  egunez egun  aktibitate bakoitzeko arduraduna, elkartzeko ordua eta tokia ematen da. Google Calendarren teknologiaz egina  eta publikoa izanda, gmaileko helbide elektronikoaren bitartez  norberak eskura dezake. Horretarako, behin zure posta elektronikoan logatuta, Google Calendarren sailan sartu eta Atxipi Mendi Taldea bilatzailean jarri, orduan  zure egutegian gehitu behar duzu (Edo, errezagoa, widgeteko botoian sakatu eta zure egin egutegia.) . Modu honetan edozein tresna pantailadun horietako batean abisuak eta zehazkizunak zuzenean eskura daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Aupa ,

Eskerrik asko zure hitzengatik, aukera dugunean erantzungo dizugu.