Euskarazko Nabigatzailea

2012/11/29

Atxipikidetzea eta federatzeko aukera


Post honek Atxipi Mendi Taldeko partaide izan zaitezten edota gure bitartez federatu nahi izanez gero  nola, non eta noiz  egin azaltzen du. Era ezberdinak eskeini nahi ditugu, OFF LINE, blog honetatik paperezko orriak jatsi,  inprimatu eta betetez edo  ON LINE,  hemengo formularioak osatu eta guri bidaliz. Hala ere, modu batean zein bestean federatzekotan data batzuk kontuan hartu behar dituzue: abenduaren 18a bahino lehen emandako eskaerak hilabete horren bukaeran  bideratuko ditugu; beraz, aseguruaren estaldurak urtarrilaren 1ean hasiko lirateke. Urtarrilean zehar ere eskaerak jasoko ditugu, baina hile horren bukaerara arte ez ditugu federatzeko izapideak egingo.Beraz, aseguruaren estaldurak ez lirateke hasiko tramiteak eginda egon arte.

  • OFF LINE, hau da, ez baduzu zure datuak zuzenean eman nahi, bi aukera dituzu:  behean dauzkazun estekak sakatu eta formularioak jaitsiz eta inprimatuz edo Asparrenako kiroldegian  eskura dauden  orriak betez eta  bertan utzita.   
BAZKIDE ORRIA



BAZKIDETZA ETA EFMko LIZENTZIA


  • ON LINE, hurrengo  formularioek dituzten hutsuneak zure datuekin osatuz eta  guri bidalita.
BAZKIDETZA SOILIK
 

BAZKIDETZA ETA EFMko LIZENTZIA



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Aupa ,

Eskerrik asko zure hitzengatik, aukera dugunean erantzungo dizugu.